XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lehen ikusi duzu nola klimak, Euskal Herri barnean, paisaia desberdinak baldintzatzen dituen.

Gizona bere etxebizitza eraikitzerakoan leku bakoitzeko klimari egokitu beharko zaio.

Horrela Euskal Herrian zehar desberdintasun handiko etxebizitzak aurkituko dituzu.

Baserriak:

- Bi isuriko teilatuak.

- Hegal zabalak.

- Batzuetan goialdea adreiluzkoa eta egurrezko bilbapena.

- Ataria eta balkoi zabala.

- Harrizko etxeak.

- Bi isuriko etxeak.

- Lau isuriko teilatuak, aldapa handikoak, harbelezkoak.

- Harrizko hormak.

- Materiala: lurra, adreilua eta pezua.

- Isuri bakarreko teilatua, aldapa gutxikoa.

Itsasaldekoa

Erdialdekoa

Hegoaldekoa

Zuberoa eta Nafarroako Pirinioetakoa

Itsasaldeko baserria

Pirinioetako etxea

Ikusten duzunez, klima eta etxebizitza-mota erlazionaturik daude. Pentsa ezazu eta erantzun:

- Zergatik uste duzu dituztela isuri handiko teilatuak Pirinioetako etxeek?

Klimaz aparte beste faktore batzuk ere badute eragina etxe-motan.

- Zergatik uste duzu erabiltzen dela lur eta adreilu gehiago hegoaldeko etxeen eraikuntzan?